jueves, 12 de mayo de 2011


JClic

Hezkuntza formalaren eremuan aplika daitezkeen IKT eta baliabide ezberdinak anitzak dira. Jarraian, horietako bat azalduko dugu. JClic, hain zuzen ere.
Zer da?
JClic hezkuntza jarduera desberdinak egiteko baliagarriak diren aplikazio informatiko multzo batez osatua dago, hala nola, testu ariketak, hitz gurutzatuak, buru-hausgarriak (rompecabezas) …
Jarduerak ez dira bakarka azaltzen, proiektuka baizik. Proiektu bakoitza orden batean adieraziko diren jarduera multzo batez osatua dago. 1992 geroztik hainbat herrialdetako hezitzaileek beren ikasleentzako jarduera didaktikoak sortzeko erabili dute curriculumeko arlo desberdinak lantzeko asmotan: teknologia, matematika, hizkuntzak, musika, ingurune …). Haur hezkuntza eta bigarren hezkuntza bitarteko ikasleentzako zuzendua dago (maila desberdinak daude).
JClic proiektuetara iristeko bi bide jarraitu daitezke:
·         Jarduerak applet batean bistaratuz:
Web orrialde batean objektu bat txertatu da applet bat. Honela ikusten diren proiektuak ez dira disko gogorrean biltegiratzen: JClicek deskargatu, erabili eta azkenik, ezabatu egiten ditu.
·         Ordenagailuan jarduerak instalatu:
 Ordenagailuan dagoen proiektuien liburutegian jarduerak deskargatu ostean gorde daitezke. JClic lehenengo aldiz abian jartzen denean sortzen da liburutegi hori edo lehenego instalazioa egiten denean.
Ezaugarriak
Proiektu honen helburuak besteak beste:
  • Herrialde eta kultura desberdinetako eskola eta hezitzaileen material trukaketa posible egiten du, sortutako jardueren itzulpen eta egokitzapenen bidez.
  • Erabiltzaileen proiektuen hobekuntza eta zabalkuntzarako iradokizunak jaso.
  • Erabiltzaileen beharretara egokituko diren jarduera erraz eta intuitiboagoak sortu.
Osagaiak
JClic lau aplikaziok osatzen dute:
  • JClic applet: "applet" honek jarduerak web orrialde batean txertatzea ahalbidetzen du.
  • JClic player: programa independente bat da eta behin instalatuta dagoela ordenagailuko disko gogorrean jarduerak egiteko aukera dago, interneten konektaturik egon gabe.
  • JClic author:jarduerak sortu, editatu eta argitaratzeko tresna erabil erraza da.
  • JClic reports: haurrek jardueratan lortzen dituzten emaitzak jasotzeko moduluak dira zeinekin txosten desberdinak lortu daitezkeen.
Nazioartekotzea
Jcliceko testu eta mezu guztiak beste hizkuntzetara itzultzeko aukera dago., baita, mendebaldeko alfabeto eta idazteko sistema desberdinak erabiltzeko ere.
JClicen boluntarioek osatutako talde bat dago. Hauek JClic beste hizkuntzetara itzultzeko lanak eta ahaleginak egiten dituzte. Itzulpen berri hauek eta bestelako eguneratzeak, automatikoki eguneratuak izango dira gure ordenagailuetan Java WebStarten bitartez.

OHARRA: Gogoratu curriculumeko arlo desberdinak lantzeko jarduera desberdinak aurki ditzakegula. BAITA EUSKARAZ ERE!!!
Informazio gehiago: http://clic.xtec.cat/es/jclic

lunes, 2 de mayo de 2011

TEKNOLOGIA BERRIEN ONDORIOAK

Teknologia Berriek, gaur egun, hartzen ari diren garrantziaz jabetuz, eskolek hartu behar duten konpromisoa handia da, ez bakarrik baliabide materialak eskaintzen, irakasleriaren formazioaren aldetik ere.

Honekin batera, ezin dugu ahaztu, munduko leku guztietan teknologia berriek ez dutela sarrera berdina, beraz, gizarte ezberdintasunean erortzen gara.

Era berean, Teknologia Berrien munduak, guztiontzako sarrera bermatu behar duen kontzientzia hartu behar du, bestela ,berriz ere, urritasun bat edukitzeagatik bazterketan erortzeko arriskua pairatzen da (sarbiderako sistemak, materialentzako diru laguntzak …).


Teknologia Berriek onura asko ekartzen dizkigute (informazio ugarirako sarbidea eta elkartrukea, distantzien murriztea, gizartearen aurrerakuntza medikuntza bezalako esparruan …)

Baina bere alde txarrak ere ez ditugu ahaztu behar, teknologia berrien gehiegizko erabilerak pertsonengan isolamendua ere ekar dezake, besteak beste.

Azkenean aldizkaria blogean zintzilikatzea lortu dugu!

kaixo guztioi, zemuz oporrak? bueno aste santutatik bueltan azkenean lortu dugu gure aldizkaria zintzilikatzea! Ea gustoko duzuen!