TEKNOLOGIA BERRIEN ONDORIOAK
Teknologia Berriek, gaur egun, hartzen ari diren garrantziaz jabetuz, eskolek hartu behar duten konpromisoa handia da, ez bakarrik baliabide materialak eskaintzen, irakasleriaren formazioaren aldetik ere.
Honekin batera, ezin dugu ahaztu, munduko leku guztietan teknologia berriek ez dutela sarrera berdina, beraz, gizarte ezberdintasunean erortzen gara.
Era berean, Teknologia Berrien munduak, guztiontzako sarrera bermatu behar duen kontzientzia hartu behar du, bestela ,berriz ere, urritasun bat edukitzeagatik bazterketan erortzeko arriskua pairatzen da (sarbiderako sistemak, materialentzako diru laguntzak …).
Teknologia Berriek onura asko ekartzen dizkigute (informazio ugarirako sarbidea eta elkartrukea, distantzien murriztea, gizartearen aurrerakuntza medikuntza bezalako esparruan …)
Baina bere alde txarrak ere ez ditugu ahaztu behar, teknologia berrien gehiegizko erabilerak pertsonengan isolamendua ere ekar dezake, besteak beste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario